XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AGINDUAK ETA BURUBIDEAK.

1. Begira, gero!: ez zagizala iñok Ikasbideko bide onetatik aldendu, alakoak Jaungoikoagandik kanpora irakasten dautsu-ta.

2. Jaunaren buztarri guztia eroan ba'daikezu, zindo-zindoa izango zara-ta; guztia ezin eroan ba'daikezu, barriz, egizu al daikezuna.

3. Janariari buruz, bete egizu al daikezuna; alan be, sasijaungoikoen irudiai eskiñitakotik ez egizu ezelan be jan, jaungoiko illen gurkeria da-ta.

LITURJI-OARRAK.

BATEOA.

1. Bateoari buruz, olantxe bateatu: guzti ori aurretiaz esanda gero, bateatu egizue Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean, ur bizitan.

2. Ur bizia ez ba'daukazu, beste uretan bateatu.

Ur otzetan ezin egin ba'daikezu, ur berotan egin.

3. Ez bata ez bestea ez ba'daukazu, barriz, isuri egizu ura buru-gaiñera iru bidar, Aitaren, eta Semearen, eta Espirituaren izenean.

4. Bateo-aurretik, barau egin dagiela bateatzen dauanak eta bateatua izan bear dauanak, baita barau egin daikeen beste batzuek be.

Bateatua izan bear dauanari, barriz, egun bat edo bi lenago barau egin dagiala agindu egiozu.

BARAUAK.

1. Ez beitez izan zuen barauak azalutsak egiten dabezanean.